Kontaktu@

Jantokia

Gaur egun Kurutziaga ikastolan 600 bat ikasle geratzen dira bazkaltzen egunero eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat jantoki berria atondu dugu ikasturte honetan.

Hauek dira jantokiko txandak:

• 1. txanda: 11:50ean – 0, 1 eta 2 urtekoak.
• 2. txanda: 12:00etan 3, 4 eta 5 urtekoak eta LHko 1. maila
• 3. txanda: 12:30ean LHko 2. 3. eta 4. mailakoak.
• 4. txanda: 13:10ean: L.H.ko 5. eta 6. mailakoak.
• 5. txanda: 13:25 - 13:45: DBHkoen janari banaketa.

Bazkal ostean, txikiak (0,1,2 eta 3 urtekoak) lotara joango dira eta 6. maila arteko ikasleak (6. mailakoak barne) ikastolan egongo dira. DBHko 3. eta 4. mailakoek, gurasoek kontrakorik esan ezik, kalera irteteko baimena izango dute. Gurasoren bat ados ez balego, Zuzendaritzara edo tutoreari deitzea baino ez du. DBH-1ngo eta 2. mailakoak kanpora irteteko baimena behar dute.

Nahi izanez gero, gurasoak etor daitezke ume txikien bila bazkaldu eta gero, baina beti aldez aurretik irakasleari jakinarazita.

Ondorengo artxiboan ikus ditzakezu hiruhilabete honetan jango dituzten menuak:

jantokia2.jpg

OHARRA: Jantokian geratzen ez direnak, 14:15ak arte ezin dira ikastolan sartu, jantokian geratzen diren umeen zaintza ez oztopatzeko.