Kontaktu@

Historia

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezalatsu, Durangon ere 1960 hamarkada erditik aurrera hainbat guraso gazte eta euskaltzale biltzen dira, iganderoko jesuitetako euskarazko meza ondoren. Guraso euskaltzaleok biltzen hasi eta denbora gutxira hazia ereinez, 66-67 ikasturtean kurutziaga zinema zegoen sarrerako lonjetan, 14-15 neskato mutiko hasi ziren euskaraz jolasten, abesten, ikasten? Eskola alternatiboa sortu zen, Kurutziaga ikastola.

Txaleta bera ere txiki geratu eta 80. hamarkadan inguruan eraikin berri eta handiagoa egiten da. Eraikin hau ere handitzeko beharra suertatuko da 90. hamarkadan.

Inguruetako herritxoetan neska mutikoak Haur Hezkuntza bete ondoren Kurutziagara datoz O.H.O. egitera. Jarraian aztertuko dugun moduan gainera, Kurutziaga ikastola haurtzaindegian aintzindari izan da, ez soilik Durangaldean, baita Euskal Herrian ere. Pauso handia burutu genuen 80. hamarkadan umeak 2-3 urtekin eskolaratzen hasi ginenean, bada, Espainiako estatuan Durangaldean jarri zen martxan 2 urteko haurrak eskolaratzea experimentalki eta ideia aintzindari bezala, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren bitartez. Aurrerago, 97.urtean, ikastolak berriz ere aurrea hartuz 0-2 urteko zikloa zabaldu genuen.

Ikastolaren oraina geroa da. Ez dago beste modu batera ulertzerik. Izan ere 2007 inauguratuko dugun eraikin berriak orain ditugun premiei erantzutea ez ezik, etorkizuneko ikasleak hartzea du xede.

Helburua ikastolaren hazkunde naturalak sortu dituen baliabide premiei erantzutea izan da alde batetik, beste alde batetik ordea, egun ditugun instalakuntzak hobetzea: Aldagelak hobetu eta gehitu, erabilera anitzeko gimnasioa eraiki eta azkenik, amankomunean erabilitako gelak egokitu: Liburutegia, plastika gela eta laboratorioa.

Bestetik, epe motzera haur hezkuntzako eraikina egokitze dugu helburu, berau 2008ko urtarrilerako gauzatuta egotea asmoa dago.

Oraina etrokizuneko ikastola eraiketzea da.