Kontaktu@

Euskal Kultura

Gure ikastolako hezkuntz proiektuan argi azaltzen den bezala, euskararen ezagupena eta erabilpena bultzatuko da Euskal Herriaren espresiobide gisa. Iragana etorkizunaz uztartuz, nondik gatozen jakinik gerorako bidea urratuz, ikastola geure-geurea den kultura eraikitzen ahaleginduko da.

Gure kultura eta nortasuna abiapuntutzat hartuta, beste herri eta kulturekiko errespetu eta elkartasunezko jarrera bultzatuko da. Gure herriaren nortasuna sendotuko duten proiektu eta elkarte ezberdinekin elkarlanerako harremanak mantenduko dira. Euskal Herriaren Historia, Geografia eta Kultura ezagutu, landu eta bizi egingo da.

kultura.jpg