Enjoy English
Ekimen honen sortzailea Bizkaiko Ikastolen Elkartea izan da, Kurutziaga ikastola aitzindaria da. Orain dela hamaika urte sortu zen programa osagarri honetan 7 urte daramagu parte hartzen.
Programa honen bidez eleaniztasunaren alde daukagun konpromisoa indartu nahi dugu.
Horregatik uda garaian bai ikasle eta bai gurasoei proiektu honen bidez, helburu hauek betetzeko aukera ematen diegu:
-Euskal kultura eta hizkuntza zabaldu.
-Aisialdian oinarrituta ingelesa landu.
-Kultura ezberdinak ezagutu.

Programa hau uztailean zehar garatzen da Kurutziaga ikastolako egoitzan. Ikasleak talde ezberdinetan banatu egiten ditugu adinaren arabera. Hona hemen erizpidea:
-A taldeak: HH3, LH1, eta LH2ko ikasleak (5,6,7 urte).
-B taldeak: LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak (8,9,10,11 urte).
Ikasle talde bakoitzak bere monitorea izango du, jolasak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak eta abar ingelesez landuko dituzte . Beti ere monitoreak, natiboak izango dira, hau da, ama hizkuntza ingelesa izango dute. Gainera, monitore hauek egonaldia, programan parte hartzen duten ikasleen familietan egingo dute. Ikastolan bertan hau guztia kudeatzeko koordinatzaile bat egongo da.
| Ikasle kopurua |
Familia kopurua |
Monitore natiboen kopurua |
|
| 2002. urtean |
84 |
7 |
7 |
| 2003. urtean |
92 |
7 |
7 |
| 2004. urtean |
96 |
7 |
7 |
| 2005. urtean |
96 |
9 |
9 |
| 2006. urtean |
70 |
7 |
7 |
| 2007. urtean |
74 |
7 |
7 |




















