Kontaktu@

Opor onak izan!!

Kaixo guraso,

Ikasle gehienak oporrak hartu badituzte ere ikastola oraindik martxan dago. Hainbat ekintza dira antolatzen ditugunak uztailean:
• Enjoy english-ko ekintza martxan egongo da uztailaren 24a arte.
• Berbaro elkarteaz antolatutako egonaldiak martxan ditugu ikastolan bertan 3 urtetik hasi eta 7 urte bitarteko haurrentzako.
• Haurtzaindegia uztailaren 24a arte zabalaik dago:
               o Ordutegia. Goizeko 7:00tatik arratsaldeko 17:30ak arte
               o Uztaileko menuak

Ikastolako idazkaritza zabalik egongo da uztailaren 24a arte eta ordutegia honakoa izango da, goizeko 9tatik eguerdiko 13:30ak arte.

2007-2008 ikasturtea pasa da eta hainbat izan dira egindako ekintzak, nagusienak 40. urteuurena eta Haurtzandegi berriaren inaugurazioa. Datorren urtean gehiago egingo dugulakoan jaso ikastolako zuzendaritzatik agurrik beroena. Opor onak izan eta irailean hemen ikusiko gara berriro.

3. eta 4. DBH-rako liburuen zerrenda

Hemen dituzue 2008-09 ikasturterako behar dituzuen liburuen zerrenda:

DBH 3.MAILAKO LIBURUAK

DBH 4.MAILAKO LIBURUAK

Haurtzaindegiko menuak

Uztaileko menuak ikusteko klikatu hemen.

Abel Barriola Ikastolan

Ikasturteari amaiera emateko eta oporraldiari hasiera emateko, Abel Barriola etorri da ikastolara. Lehen hezkuntzako ikasleekin berba egin ondoren, partida gogorra jokatu behar izan du 6.mailakoekin. Nork irabazi ote du?? Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

portada-abel.jpg

Kirol asteko argazkiak

Kaixo denoi,

Kirol aste arrakastatsuaren argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.

portada-kirol.jpg

Ikasle ohien bazkaria

450 bat ikasle ohi eta irakasle elkartu ginen aurreko asteburuko bazkarian. Betiko anekdotak eta betiko itoginak frontoiko mahainguruetan… hurrengoan hobeto, betiko anekdotak eta teilatu berria.

Argazkiak

portada1.jpg

Zuhatza 08

Egun zoragarriak pasa ditugu Zuhatzan 6.mailako ikasleekin. Eguraldia bera ere lagun izan dugu eta dena joan da bide onetik. Bertan ataratako argazkiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.

portada-zuhatza.jpg

3 urtekoen udaberriko erakusketa

Benetan aparta 3 urtekoak oraingoan prestatu duten erakusketa. Gureko lukete Gugenheim-ekoek horrelako erakusketa bat, bada, oraingoan itxaron egin beharko dute!! Momentuz ikastolako haur hezkuntzako karrajoan dago eta!! (argazkiak hemen)

imagen-004.jpg

1. mailakoak Mendiolako galtzadan

DBH 3.mailakoak Gasteizen

DBH 3.mailakoak Gasteizen egon dira, hemen ikus ditzakezue zenbait argazki.

artiumkanpoan2.JPG

Next »