JUUL KANPAINA
Kaixo familia,
Dena prest dugu irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz egiten den JUUL kanpainarako. Dagoeneko egin ditugu lehenengo saioak kanpaina honetarako prestatu dugun gelan eta bihar etorriko da ipuin kontalaria HH 2.ziklokoei eta LH 1. 2. eta 3. mailakoei ipuinak kontatzera. Datorren astelehenean eta asteartean, LH 4. 5. eta 6. mailakoek poesia tailerra izango dute.
Ekintza hauez gain, beste zenbait ere egin dituzte: gelako irakurmetroa, JUUL-en ipuina entzun eta horren inguruko ariketa bat, liburumarka eraman dute etxera,…
Bozketa datorren asteazkenean izango da, hilak 23.
JUUL kanpainaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu: http://www.nafarroakoikastolak.net/juul.asp
